XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FAMILIEN INDARRA

Mundu onetako gauza guztiz zoragarriren bat gogoratu nai dodanean, familia zoriontsu baten irudia etorten jat burura.

Eta irudi ori, geienetan, aspaldiko euskal familiaren irudia izaten da.

Zoriontsuak zirean benetan lengo euskal familiak.

Baserrietan naiz urietan, orain baiño gitxiago zirean familiaren arerioak, eta eskasago arriskuak.

Eleizearen inguruan batuta, bakean bizi zirean gure asabak.

Lantzean bein, Ameriketara naiz gerrara joateko, semeren batek agur egiten ebanean; edo etxekoren bat kanposantura eroaten ebenean, orduantxe bakarrik sartzen zirean etxean negarra ta naibagea.

Aspaldiko familien bizitza laua ta zoragarria!

Urteak joan, urteak etorri, asko aldatu dira gauzak gure Euskalerrian, eta aldatu bear.

Gaurko bizimoduak, gaurko kristiñau ekanduen nasaitasunak kili kolo ipiñi dabe euskal familia.

Semea eleizara ez doala, alabea nabarmena dala, aita-amak ume geiagorik gura ez dituela, progresua dala ta ez dala, euskal familiak egunean baiño egunean indar gitxiago dauko.

Zer egin, gauzak olan iraun ez daientzat? Oraindiño sasoia da.

Entzun Pio XII'garrenak, Jesukristoren ordezkoak diñoskuna:

Familiako guztiok, errosario santua batzan errezetan badozue, bakean eta batasunean biziko zaree.

Otoitz egiten daben familiak, bizitza zoriontsua izango dau beti.

Errosario santua familian errezetan dogunean, indarbarritu egiten dira gure kristiñau fedea ta itxaropena, eta geitu egiten jaku Ama Birgiñeaganako konfiantzea.

Batzan otoitz egiten dogunean, danok siñisten dogu bardin, danok itxaroten dogu bardin, danok uste dogu bardin.

Familien batasunerako, bear bearrekoa da danok fede bat, itxaropen bat eta uste on bakar bat eukitea.

Familien benetako bizitzea, arimen bizitzearen antzera, Jainkoari egiten deutsagun otoitzaren bitartez etorten da.

Eta orretarako biderik onena, errosario santua da.

Ze gauza zoragarria, gaubean, lana amaituta gero, familia osoa batuta, errosario santua errezetea!

Danok gura dogu zorionekoak izan.

Danok nai dogu bakean eta batasunean bizi gure familietan.

Orretarako, errezau daigun guztiok batzan errosario santua.

Errezau daigun egunero.

Ama Birgiñeagaitik, gure familiakaitik, mundu ederrago bategaitik!